Bruno Carrere bozen %38arekin izan da lehen Uztaritzen. Bigarren Jean Claude Saint Jean izan da, %28rekin, eta azpimarragarria dena, Dominique Lesbats orain arteko auzapeza hirugarren heltzen dela bigarren itzulira, bozen %22arekin. Cecile Saint Martin ezker ainitzakoa da azken %12,35arekin.
Bruno Carrerek xantza handiak ditu Uztaritzeko auzapezgoa eramaiteko. Lau hautagaiak mantentzen ahal direnez ikusi beharko aliantzak nola egiten diren bigarren itzuliari begira.