Bruselak aitortu du baduela konfiantza Ziprek defizita murrizteko. Gatazkaren erdian Gobernuak dimisioa aurkeztu badu ere, defizita pixka bat murriztea espero dute.
Ziprek, fiskaltza egonkortzeko eginahalak egingo dituela hitz eman du. Momentuz, defizita %4tik behera jaitsi nahi dute aurten, eta %2,5etik behera datorren urtean. Bruselaseko ordezkariek azaldu dute "guztiz sinesten dugu euren konpromisoa beteko dutela".
Hala ere Zipreko Gobernuak azaldu du ez dela lan erraza izango, eta Europako Batasunaren lagutnza beharko dutela, leherketaren ostean.