Ingurumena

Bruselak sei herrialde salatu ditu, aire kutsaduragatik

Justizia Auzitegira jo du Erresuma Batuaren, Frantziaren, Alemaniaren, Italiaren, Hungariaren eta Errumaniaren aurka, aire kalitatea hobetzeko egindako eskaerei muzin egiteagatik.

Alemaia da zigortutak herrialdeetako bat. FILIP SINGER, EFE
inaki petxarroman
2018ko maiatzaren 17a
07:35
Entzun

Aurretik iragarri bezala, Europako Batzordeak salaketa jarri du sei herrialderen aurka, eta beste hiru —Espainia, Eslovakia eta Txekiar Errepublika— gertutik zainduko dituela iragarri du. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aurten egindako txosten baten arabera, aire kutsadurak 500.000 lagun hiltzen ditu urtero Europako Batasunean. Besteak beste, hiri handietan arazoa larria da, NO2 eta PM10 partikuluen pilaketa handiagatik.

Europako Ingurumen komisario Karmenu Vellak iragarri duenez, batzordeak urteak daramatza herrialde kutsatzaile horiek ohartarazten, eta ordua da zerbait egiten has daitezen. "Hobekuntzak lortu behar dira lehenbailehen", adierazi du. Justizia auzitegiak batzordeari arrazoi emango balio, herrialdeek gutxienez 11 milioi euroko isunak jaso ditzateke. Alabaina, prozedura judiziala luzea izan daiteke. Oraingoz auzitegi horrek bi herrialde bakarrik zigortu ditu aire kutsaduragatik: Polonia (aurtengo otsailean) eta Bulgaria (iazko apirilean). Prozedura juridikoak irauten duen bitartean herrialdeek aire kalitatean hobekuntzak eginez gero, litekeena da isunak ordaindu behar ez izatea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.