Soslaia. Euskalgintza eta herrigintza bizimodu

2013ko urtarrilaren 3a
17:20
Entzun

Joxemi Zumalabe Goenaga kazetari, marrazkilari eta pentsalari euskaltzalea (Donostia, 1950eko urriaren 14a–1993ko urtarrilaren 12a) duela ia hogei urte hil zen. Euskalgintzako eta herrigintzako eragile garrantzitsua izan zen.

Zeruko Argia aldizkarian hasi zen kazetari lanetan. Hura izan zen Zeruko Argia gaur egungo Argia izenera aldatzeko apustuaren bultzatzaileetako bat, baita aldizkariaren ildo aldaketaren bultzatzaileetako bat ere. Aldizkariaren diseinuan, marrazkian eta muntatzean aritu zen lanean. Marrazkigintza, kultur adierazpen moduan, oso garrantzitsua izan zen Zumalaberen bizimoduan.

1987an honako hau esan zuen Zumalabek: "Dugun guztia mahai gainean jarri, eta euskarazko egunkari baten aldeko apustua egin behar dugu". Hala, Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetakoa izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.