Bi lagun atean kateatu dira, eta beste bi lagun gorago. Behekoak hiru ordu laurden edo egon dira kateatuta, eta askatu dituztenean, Belgravia Police Stationera eraman dituzte.
Goian egon direnek berriz,2 ordu iraun dute bertan, eta askatutakoan atxilotu eta Charin Chrose Police Stationera eraman dituzte.
Lauren abokatua polizia etxera joan da, eta gaur bertan fidantzapean aske uzta espero da.
'HAika-Segi auzia'
Buckingham Palaceko hesian kateatu dira lau gazte, "euskal gazteria epaitu nahi duen auzia salatzearren"
Buckingham Palaceko (Londres, Ingalaterra) hesian lau gazte kateatu dira gaur "euskal gazteria epaitu nahi duen auzia salatzearren eta euskal gazteriaren defentsan". Eguerdian kateatu dira, 'Euskal gazteri aurrera' leloa zuen pankarta eskuan. Laurak atxilotu egin ditu Inglaterrako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu