Buenek Pasaiako Portuko agintaritza utziko du
DONOSTIA. Egindako lanarekin «nahikoa kontent» utziko du Miguel Buenek Pasaiako Portuko agintaritza hilaren 12an. Egun horretan utziko du ofizialki kargua, eta egun horretan izendatuko du Eusko Jaurlaritzak haren ordezkoa; baina atzo eman zuen agurra, administrazio kontseiluaren bileraren ostean. Buenek ez du argitu zeinek ordezkatuko duen, baina «oraindik lan handia» egin beharko duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu