Bukatu dituzte Gurutzetako Ospitaleko larrialdi eremua handitzeko lanak

Zazpi milioi euroko aurrekontua izan dute, eta erietxeak 1.300 metro koadro gehiago ditu orain

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) amaitu dituzte erietxeko larrialdi eremua handitzeko eta modernizatzeko obrak. Osakidetzak ohar baten bidez adierazi duenez, obrak 2009. urtean hasi zituzten, eta orotara 7 milioi euroko inbertsioa egin dute lanetan

Obra horiekin, larrialdien guneak 1.300 metro koadro gehiago ditu orain, eta, horrez gain, lehenagoko 1.550 metro koadro berritu egin dituzte.

Gurutzetako Ospitaleko larrialdi zerbitzuan 212.000 pertsona baino gehiago artatzen dituzte urtero, eta haien %80ri senda-agiria ematen diete artatu ondoren; hau da, ez dute ospitaleratzerik behar.

Larrialdietako zerbitzu berrituak gaixoa aztertzeko sei gela ditu, lau helduentzat eta bi haurrentzat. Horrez gain, besteak beste, lau pediatria kontsulta eta helduentzako hamabi kontsulta ditu, igeltsua jartzeko beste bi, eta itxarongelak ere bereiziak daude gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.