Agindu bezala, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin ETAren balizko amaieraz eta normalizazio politikoaz mintzatzeko bildu da Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria -PP, EAJ, Aralar, EA, EB eta UPDrekin-, baina Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak ez du jakinarazi zein izan den emaitza. Izan ere, haren arabera, ETAren balizko bukaerak-eta "zuhurtzia" izatea eskatzen dute.
"Komunikazio bidea" zabaltzea izan da Lopezen xedeetakoa, Mendiak esan duenez, "konplizitatea ehuntzea", azkenean Legebiltzarreko taldeek "ahal den bateratuen" jokatzeko.
Lopezek PP, EAJ, Aralar, EA, EB eta UPDrekin biltzen segitzeko asmoa du. Ezker abertzaleak berekin ere batzeko eskatu zion lehendakariari, baina honek muzin egin dio.
Urkulluren eskaera
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak ETAren eta balizko amaierari buruzko "isiltasunezko ituna" eskaini die beste alderdi politikoei, "inolako doitasunik ez duten aurreikuspenak" sortzen ari direlako haren ustez, "argitasun falta handikoak"
Urkulluk dio ETAren aldetik ez dagoela bortxakeriari bukaera emateko iragarpenik, ezta ezker abertzalearen aldetik "behin betiko" mugimendurik ere.
poliTIKA
Bukatu du Patxi Lopezek Legebiltzarreko taldeekin bilera saila, baina ez du esan zein izan den emaitza
ETAren balizko amaieraren aurrean Jaurlaritzak "zuhurtzia" izateko eskatu du; "komunikazio bidea" zabaltzea zen bileren helburua. Urkulluk "isiltasunezko ituna" eskaini die alderdiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu