Lasterketa

Bularreko minbiziari aurre egiteko urratsak

Milaka lagunek parte hartu dute gaur goizean bularreko minbizia dutenekiko elkartasunez egin diren herri lasterketetan, Bilbon eta Iruñean.

Milaka pertsonek parte hartu dut bularreko minbiziaren aurkako lasterketan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko urriaren 25a
15:53
Entzun

Iruñeko Antoniutti parketik abiatu dira 11:00etan minbiziaren aurkako lasterketan parte harte dutenek. Laugarren urtea da Saray elkarteak ekinbide hau antolatzen duena. Bost kilometroko ibilbidea bete behar zuten parte hartzaileek, korrika edo oinez egiteko aukera zegoen. Orotra 6.000 lagunek baino gehiagok bete dute ibilbidea. "6.000 dortsal atera genituen eta bukatu egin dira" adierazi dute Saray elkarteko kideek. Lasterketako irabazien %70 bularreko minbizia ikertzeko bideratuko da.

Bilbon berriz, Guggenheim museoan hasi eta bukatu da lasterketa. Bigarren urtea da Acambi bularreko minbiziaren aurkako Bizkaiko elkarteak lasterketa antolatzen duena. Iaz 5.000 lagunek parte hartu zuten, eta aurten zenbaki hori bikoizteko asmoa zuten. Parte hartzaileek bost euro ordaindu dituzte izena emategatik. Adin guztietako pertsonek parte hartu dute lasterketan, familia askok elkarrekin egin dute. Acambiko kideek kirola egiteko beharra nabarmendu dute "sedentarismoa bularreko minbizia garatzeko faktoreetako bat da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.