Gazte mugimendua

"Bulkada berrien garaia" aldarrikatuko dute Jarrairen 40. urteurrenean

Ezker abertzaleko hainbat gazte antolakundetan aritu diren ia mila lagun elkartu dira, gaur, Leitzan (Nafarroa). Datorren urtean, Jarrairen sorreratik 40 urte beteko direnean, "gazte topagune errealdoi bat" egingo dutela iragarri dute.

Ezker abertzaleko gazte antoakundeetan aritu diren eta ari diren lagunen ekitaldia, gaur, Leitzan (Nafarroa). @BULKADABERRIAK
2018ko irailaren 16a
11:11
Entzun

Pankarta handi batek estali du Leitzako pilotalekuko frontisa. Bulkada berrien garaia da, zioen leloak. Eta haren aurrean, ehunka gazte, ia mila lagun, elkartu dira, ezker abertzaleko gazte erakundeen ekarpenari balioa aitortzeko. Horrez gain, "Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arteko konpromisoa" berretsi dute.

2019an 40 urte beteko dira Jarrai antolakundea sortu zela. Urtemuga hori baliatuko du ezker abertzaleko gazte mugimenduak iraganean gazte antolakundeetan aritutakoak, egun ari direnak eta etorkizunean arituko direnak batzeko. Helburu horrekin, "gazte topagune erraldoi bat" antolatuko dute datorren urteko apirilaren 19tik 22ra bitartean.

Jarrai sortu zenetik ia 40 urte bete direnean, gazte mugimenduak "indartsu" jarraitzen duela nabarmendu dute bertaratutakoek. "Askatasunaren alde antolatu eta borrokatzeko konpromisoa hartu zuten hainbat gaztek duela 40 urte. 40 urte eta hemen gaude, bizirik eta indartsu".

Urte horietan, antolakunde horietako kideek "konpriomiso militantez" jardun dutela adierazi dute, eta "bazter guztiak aldarriz bete" dituztela. Adierazi dutenez, "gazte borroka" ezinbestekoa izan da Euskal Herria gaur egungo egoerara ekartzeko. Gazte horiek "herri eraikuntzan murgildu" direla nabarmendu dute. 

Iragarri dutenez, gazte antolakundeen azken 40 urteetako ibilbidea liburu batean bildu eta argitaratuko dute 2019an. Baina, "gazte borrokaren memoria bete-betean eta lehenengo pertsonan" gordetze aldera, herri eta auzo bakoitzak ere bere liburu propioa idatziko duela azaldu dute. 

Egunez egun, "borrokan" jarraitzera deitu dute Leitzan bildutakoek. "Bizirautera kondenatzen gaituzte gazteoi, sistema kapitalista patriarkalaren koordenadetan bizirautera. Horren aurrean, Euskal Errepublika sozialista eta feministaren zimenduak egunero ari dira eraikitzen; horrela soilik lortuko baitugu etorkizun askea".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.