Gizartea

Burdina ostu dutelakoan hiru lagun atxilotu dituzte Abadiñon

Atxilotuak bi gizonezko eta emakumezko bat dira, eta herriko industriagune batean bi tona inguru burdinezko gai ebatsi izana leporatzen diete.

2008ko uztailaren 7a
15:27
Entzun
Ertzaintzak jakinarazi duenez, lekuko batzuen deiak jaso ostean joan ziren Abadiñoko (Bizkaia) industriagunera, eta bertan 19 urteko gizonezko bi eta 27 urteko emakumezko bat harrapatu zituzten, burdinezko gaiak beren furgonetan zamatzen.

Itxuraz, hesian eginiko zulo baten bidez sartu ziren industriagunera.

Hiru atxilotuek indarrez lapurreta egiteagatik aurrekariak zituztela jakinarazi du Ertzaintzak, eta handik gertu, Durangon, duten polizietxera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.