politika

Burgosko atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte

2009ko uztailaren 30a
13:23
Entzun
Atzo goizean ETAk bonba-furgoneta zartatu zuen Burgosen (Espainia), Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan eta guztira 65 lagun zauritu ziren. Guztiek sendagiria jaso dute. Atentatu hori gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen egin du elkarretaratzea. Hamabost minutuko iraun du.

ETAren atzoko atentatuak kuartelaren eraikinean ez ezik, inguruko hainbat etxebizitzetan ere kalte material ugari eragin zituen. Goizeko laurak aldera izan zen atentatua, eta polizia iturriek jakinarazi zutenez, erakunde armatuak aurrez ez zuen abisurik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.