Guardia Zibilak herritar batzuen abisua jaso zuten atzo arratsaldean, zelai batean maleta eta motxila susmagarri batzuk zeudela esanez. Guardia zibilak ingurura hurbildu ziren eta haiei ere susmo txarra eman zienez, artezilariei dei egin zieten, eta gaueko hamarrak aldera lehergailua indargabetu zuten.
Lehen anailisiak egin eta gero, leherkaria hamar kilo kloratitaz osatua zegoela esan dute, eta motxila horiek ETAk utzitakoak zirela nabarmendu dute. Guardia Zibilak dioenez, ETAk atentatu bat egiteko asmoa zuen leherkari horiekin. Motxilaren barruan mehatxuzko ohar bat aurkitu dutela nabarmendu du Guardia Zibilak, baina ez dute zehaztu mezu horren edukia.
ETA-Leherkariak
Burgosko herri batean aurkitutako leherkaria ETAk atentatu bat egiteko utzia zegoela esan du Guardia Zibilak
Guardia Zibilaren artezilariek atzo iluntzean Burgostik gertu dagoen Briviesca herrian (Espainia) indargabetu zuen lehergailua hamar kilo kloratitaz osatuta zegoela esan dute indar armatu horretako kideek, eta ETAk atentatu bat egiteko utzia nabarmendu dute. Zelai batean utzita zeuden motxila eta maleta batean aurkitu zuten lehergailua guardia zibilek, herritar batzuen abisua jaso eta gero. Motxilaren barruan mehatxuzko ohar bat aurkitu dutela nabarmendu du Guardia Zibilak, baina ez dute zehaztu mezu horren edukia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu