Errepideak

Burlatako senar-emazte bikote bat eta haien seme bat hil dira istripuz Errioxan

Burlatako (Nafarroa) hiru bizilagun, senar-emazte bikote bat eta haien seme bat, hil ziren atzo N-113 errepidean, Valverde (Errioxa, Espainia) parean, beren autoak eta beste batek aurrez aurre talka egin ondoren. Beste autoan hiru gazte zihoazen, bi mutil eta neska bat, eta bik oso zauri larriak dituzte eta hirugarrenak arinak. Guardia Zibilak atxilotu egin ditu hiru gazteak, autoan haxixa aurkitu dutelako.

2005eko abenduaren 3a
15:53
Entzun
Atzo, 22:45 aldera jazo zen ezbeharra: bi autok elkar jo zuten parez pare. Zendutako senar-emazte bikotea eta haien semea zihoazen batean; bestean hiru gazte. Talkaren ondorioz, Burlatako hiru bizilagunak hil ziren: 63 urteko M.G.G. eta 60 urteko C.L.B. senar-emazteak, eta D.G.L. bien 28 urteko semea.

Beste autoan zihoazen hiru gazteetatik bi larri zauritu ziren, eta hirugarrena arinago. 17-23 urte bitarteko adina dutegazte horiek. Guardia Zibilak atxilotu egin ditu hirurak, autoan droga atzeman dutela-eta. Guardia Zibileko iturriek agertu dutenez, kilo bat haxix zeramaten autoan. Oso larri zaurituta dauden bi gazteak —neska bat eta mutil bat— Tuterako (Nafarroa) Reina Sofia Ospitaleko Arreta Berezietako Unitatean daude, eta handik plantara jaisten dituztenean gauzatuko du atxiloketa Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.