Larunbatean gertatu zen erasoa, Burlata erdialdean. 04:00 aldera, borroka bat sortu, eta ukabilkada bat eman zioten gizonezkoari. Lurrera erori zen, eta buruarekin jo zuen lurra. Biktima, 53 urtekoa eta Zizur Txikikoa, erietxera eraman zuten, baina atzo hil zen, buruan zituen lesioen eraginez.
Espainiako Polizia ari da gertatutakoa ikertzen, eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari da.