BURTSA. Adreiluaren zuloak

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gurean ezagunena den adreilu motak zuloak ditu. Eraikuntza sektoreak ere, baliteke, zuloak izatea. Atzo eraikuntza enpresek egin zuten indizeen buru, ACS eta Sacyrrek %4na pasa irabazi baitzuten. Baina zuloak egon daitezkeela, bistakoa da. Antzera finantza sektorera: Europako banku bakar batek hartu zizkion herenegun maileguz 3.500 milioi inguru EBZri%5ean. Esan nahi baita, gorantz jarraitzen duen Euribor sonatua baino garestiago. Pasiboa horrela ordainduta, dirua irabazten lanak izango ditu noski. 4.122 milioiren akzioak salerosi ziren atzo, laurdena Edurnezuriren (-%0,36) akzioetan eta 670 milioi Santanderrenetan (+%1,18). Popular eta Bankinterrek ere %1na pasa egin zuten gora. Giroa nahasia dago baina diruak akzio azoketara jo du, errenta finkoan dabiltzan maileguen arriskuen berri izan duelako, akaso. Noyer EBZkoak esan berri duen lez, banku zentralak euren egitekoa betetzen ari dira. Galtza bete zulo.

Vocento (+%0,5) komunikabide taldearen gaineko Erosteko

Eskaintza Publikoa (EEP) prestatzen egon liteke arrisku kapitaleko talde bat, taldea zatikatzeko. Zurrumurruaren arabera 19 edo 20 euro eskainiko lituzke, atzo 16,10 euroan salerosi zen akzioko.



Repsol YPFk (-%0,71) buru Antoni Brufauk YPF burtsaratzeko asmoa plazaratu zuen atzo, berriro ere. LaCaixa finantza erakundeak bere holding-a merkaturatuz egin bezala, baliabideak lortu eta zorpetzea gutxitzeko modu egokia izan liteke, maileguen garestitze garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.