Europako bankuei baikortasun pittin bat eman zien Deutsche Bankeko () buruak, egungo krisiaren ondorioak hain larriak izango ez direla aitortuta. 100 milioiko galera zuzenak eta zeharkako txikiago batzuk aitortuta, azken asteetan bankuak jasandako galerei buelta ematen hasi ziren Europako burtsetan. Popular (+%1,26) nabarmendu zen arren, %1era iritsi ez ziren igoerak izan zituzten BBVA, Santander, Sabadell, Banesto eta Bankinterrek ere. Berriketak, aldiz, Argeliara begira egin ziren berriz ere: Repsol (-%0,42) eta Gas Naturali (-%2,02) kalte nabarmena egin die Sonatrachekin zuten Gassi Touil akordioa galtzeak, herrialdeko energia egitasmo nagusia. Edurnezurik (-%0,22) 18 euroko mailari aise eutsi zion eta Argel-Madril komunikazio arazoek ez diote eragin. Erosketa gehigarriak baztertu izanak eta dibidendua handituko duen usteak, sendotu egin du eta udan bankuek pairatu flakia konpentsatu du.
Caixa. Criteria Caixa korporazioa bere kapitalaren %20 burtsaratze bidean da eta Espainiako diruzorro industrial handiena merkaturatzea ekarriko du; Kataluniako LaCaixarena. Energian Gas Natural (%35,5) edo Repsolen (%12,5), azpiegituretan Aguas de Barcelona (%23,5) edo Abertisen (%20,5) nahiz Telefonican (%5,4) dituen partaidetzak batzen ditu eta 20 mila milioi inguruko balioa izan dezake, Aljerko kontuak gorabehera. Bankurik gabeko Ibex-35aren inbertsio alternatiba polita izan liteke eta Kataluniako aurrezki kutxa ahaltsuaren «bazkide» izateko aukera.
BURTSA. Aljeriako berriketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu