Otsailaren 14rako zen greba orokorra, eta egun hori amaitzearekin bat bukatu dira bere eraginak. Finantza merkatuetan bai behintzat: bezperan AEBetako albisteeik greba egin zietenek haren esana xuxen-xuxen jan zuten atzokoan, eta, ondorioz, gorrian amaitu zuten asteko lehen egunaEuropako indize nagusienek. Trichetek interes tasak jaisteko azken egunotako esperantzak zapuzteak, gainera, areagotu egin zuen gorritasuna. Hari gutxik egiten diote greba. Ibex-35ak (-%1,8) ezin izan zion aste osoko baikortasunari eutsi: bankuen eta batez ere Repsol (-%1,8) eta Telefonicaren (-%2,5) galerek bezperako indarra ahuldu zuten. Colonialen (+%8,14) suspertze nabarmenak ere ez zuen lortu bezperako piketeak gerturatzea, ezta Iberdrolak Renovablesek AEBetan lortutako akordioak ere. Greba amaitu da baina aldarriak bere horretan jarraituko duen ala ez ikusteko dago. AEBei so jarraitzen dute merkatuek.
Michelin. Lasarteko (Gipuzkoa) lantegian 550 langile kaleratzea onartu eta hilabete gutxira 772 milioi euroren irabaziak izan dituela jakinarazi du Michelinek, 2006an baino %34,7 handiagoak. Berregituren kostuak nabarmen hazita ere, etekin «oparoak» izan dituzte.
Spanair. Hegazkin konpainia eskuratzeko ahaleginetan burubelarri dabil Iberia (+%0,42). Zurrumurruen arabera, Gestairrekin batera Spanairren %100a eskuratzeko eskaintza egin zion atzo arratsaldean SASi. Spanair erosteko eskaintzak egiteko epea atzo gauerdian amaitzen zen.
BURTSA. Amaitu da greba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu