BURTSA. Antxoak bezain urri

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Txerritxo ehiztariak burumakur dabiltza, antxoak bezain urriak baitira azkenaldian. Banku zentralak modu koordinatuan jardun arren, konfiantza kiloa ere garestitu da Gabonen bueltan. Ibex-35ek (-%0,24) galera txikiak izan zituen, baina arazoa bistakoa da: San Tomasek lez, emaitza onak ikusi arte ez du inork sinisten diru pribatua borborka azokara itzuliko denik. Banku zentralek 350 mila milioi eskaini dizkiete bankuei, baina hori eta gehiago beharko da konfiantza berreraikitzeko. 3.852 milioiren akzioak salerosi ziren atzo Ibex-35eko akziotan eta igoera handienak bat-egite zurrumurruetan dabiltzanek izan zituzten: Sogecablek (+%4,35), Bankinterrek (+%3.09) eta Iberiak (+%1,29). S&P rating etxearen ustez, bankuek euren galeren laurdena baino ez dute oraingoz plazaratu. Martxa honetan, antxoak baino urriagoak izango dira berri onak ere. FCCk %2 galdu zuen eta %1na pasa Gas Natural, Popular, Repsol, eta abarrek.

Iberdrola. Iberdrolak (-%0,38) 560 milioi bideratuko ditu, 2007ko mozkinak direla eta, akziodunei dibidendua ordaintzera. Iaz baino %38 handiagoa da kopuru hori eta argindar enpresaren martxa onaren adierazle. Renovables (-%2,19) 5,35 euroan da, 5,3an burtsaratuta.



Sacyr. Sacyrrek (-%0,42) Zaragozako (Aragoi, Espainia) kaleak garbitzeko enkantean, prezio maximoa baino 120 milioi gutxiagoko proposamena egin du enkantean. Lehiaketotan ohiko diren kopuruak baino askoz azpiagotik. Jarraikortasuna duen negozioa da, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.