BURTSA. Artista euskalduna

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Iparragirrek abesten zuen «egun batian pobre, beste batez jauna, horrela ibiltzen da artista euskalduna» sonatu hura. Bistakoa da burtsa artista euskaldunaren nondik norakoan dabilela. Danbatekotxoa herenegun, igoeratxoa atzo eta auskalo zer, gaur; aldakortasuna, beraz. 14.500 puntuen maila berreskuratu du berriro ere Ibex-35ak, atzoko 2.990 milioiren salerosketaren soinuan. Edurnezurik (+%1,97) %25 handitu du 2007ko ekitaldiari dagokion dibidendua eta maximo berri batekin ospatu zuen berria, 19,63 euroan kokatu baizen Telefonicaren akzioa. ACSk %3,42 eta Ferrovialek %2 irabazi arren, ez zuten aurreko eguneko argaltzea gainditu. Gas Natural edota Iberdrolak, aldiz, %2na pasa irabazi zuten. Banku guztiek %1era iritsi ez ziren igoera txikiak izan zituzten, Bankinter (+%0,9) buru zutela. Bistakoa da hiruhileko mozkinak plazaratu arte eta krisiaren benetako ondorioak ikusi arte, arlote ibiliko dela sektorea

.

Acerinox (+%6,28) altzairu herdoilezin ekoizlea izan zen atzo irabazien buru. Zurrumurruak dio bere lehiakide den Outokumpuk %6ko partaidetza erosi duela Espainiako enpresan eta Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin lezakela, 24 euroan. Atzo 21,32 euroan zen.

á

Ingalaterrako Bankuak ezohiko gordailu enkante bat egin du, hiru hileko epean. Eta ez du inongo bankuren eskaerarik jaso. Bi arrazoi posible daude: banku britainiarrek ez dute likidezia faltarik. Edo enkantean ikusi eta susmagarri bihurtuko diren beldur dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.