BURTSA. Atzo bost urte

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Non zeunden atzo bost urte ? Ibex-35 5.989 puntutan zen, egun malapartatu hartan %0,8 galdu ostean. Atzo %1,43 galduta ere, 13.080 puntutan gelditu zen. Badago aldea. Denbora ez doa alferrik eta 2003koan galdu genuena ez da dirutan bakarrik neurtzen. Atzokoan gorabeheratsu agertu zen Ibex-35, auzitegietako bideak izan ohi diren legez. Sarri ari du gezurra burtsan baina, egia ere, sarri egiten du. Biak ezberdintzean datza gakoa. Galanek esandu Iberdrolaren (-%0,97) etsai nagusia ACS (-%1,97) dela, bere akziodun handiena. Gerrarik eza, bakea ez den erakusgarri. Edo guda mota asko daudela, bestela esanda. Konfiantzarekin egunero duguna, berbarako, ez da txikiena. 3.665 milioiren salerosketa izan zen atzo eta zerra itxura hartu dute hainbat grafikok. AEBetako KPIk ere berri txarrak ekarri zituen; krisi giroa, ez da euskalgintzaren ezaugarri bakarrik. Joera aldaketak, ordea, krisi garaietan ematen omen dira.

EDF. EDFren (-%9,39) datozen urteotako mozkina Iberdrolaran bereganatzeko hasi berri duen gudak baldintzatuko du. Iaz aurreko urtean baino %41 gehiago irabazi du euskal enpresak eta Frantziakoak, erosten badu ere, ez du merke erosiko. Atzoko danbatekoa lekuko.



Zaplana. Zaplana Espainiako PPren ministro ohiak finantza bitartekarien balizko osasun arazoak salatu ditu. Martxoak 9ra arte isildu nahi omen lituzke, Espainiako Bankuak, arazook. S&P rating etxeak ukatu egin du Espainian likidezia arazorik dagoenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.