BURTSA. BURTSA

Sarrera operazioa

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Errepideko irteera operazioa sarrera operazioa izan zen burtsan. Diruak akzioetara jo zuen, mozkin berri onez gain mugimendu korporatiboak sumatzen baitira, batik bat argindar eta higiezinen sektoreetan (ikus eskuinaldeko oharra): bategiteak eta Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP) ugari eta tiro hotsa txerri ehiztarien aldetik. Higiezinen merkatukoek, kurrinka batean jarri zuten Galiziako Fadesa (+%10,01). E.ONi (+%1,02), berau erostekotan Endesaren (+%2,4) herena saltzea exijitu dio Espainiako Energia Batzordeak eta Gas Natural (+%3,81), Fenosa (+%2,7) nahiz Iberdrolak (+%1,2) zenbait aktibo eurenganatzeko profita dezakete egoera. Banestoren jabe den Santanderreraino (+%1,36) iritsi zen noski tiro horien oihartzunik. 2.640 milioi euroren salerosketak argi erakusten du sarrera operazioko trafikoaren tamaina eta AEBetako BPGren behin behineko hazkunde datu txarrei jaramonik ere ez zitzaien apenas egin.

Higiezinak. Higiezinen enpresetan mugimendu korporatibo ugari ari da gertatzen azken aldian. Metrovacesaren (+%3,69) gaineko EEP Erosteko Eskaintza Publikoabaimendu diete Rivero eta Solerri; San Jose taldeak aurten bertan 23 euroan burtsaratutako Parquesol (+%2,63) EEP bidez eskuratzeko asmoa agertu du, akzioko 23,1 euro eskainita, eta, bestalde, Urbis (+%15,94) Construcciones Reyalek bereganatuko du EEP bidez, erdia Banestori (+%2,35) erosiz eta Ana Patricia Botinen bankuari 1.200 milioiko gainbalioa eraginez (gutxienez hiru urteko bankuaren mozkina).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.