LaCaixak bere holding-a burtsaratzea izango da aste honetako gertakizun aipagarriena. Inbertsiogile handien artean txikien artean baino arrakasta gutxiago izan duen arren, arrakasta ziurtatzen saiatuko da Kataluniako aurrezki kutxa nagusia, Criteriaren burtsaratzean. Atzo AEBetan Kolonen eguna ospatzeak, oporretarakoirizpideak finkatu zituen eta salerosketa bolumena gutxitu: apenas 2.307 milioiren akzioak salerosi ziren Ibex-35eko akzioetan. Galerak nagusitu ziren, txikiak izan ziren arren. Iberia (-%2,83) eta eraikuntza enpresek gorritu zituzten gure indizeak, Colonial eta Ferrovialek %2na pasa galdu baitzuten. Dena den, Edurnezuri eta Santander erraldoiek nahiz BBVAk %0,6na inguru galtzeak izan zuen irizpideak finkatzean eragina; bistan da Garzon batek baino aldakortasun txikiagoa duela horretan indizearen nondik norakoak, garrantzi erlatiboaren araberako matematika hutsean oinarritua baita.
EEP. ABN Amroren (+%0,69) akzioen %86ren atxikipena lortu du Santander (-%0,57), Fortis (-%0,93) eta Royal Bank of Scotland (RBS) bankuen Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP). Modu erasokorrean eginda izateaz aparte, inoiz izan den banku erosketa handiena ere bada eta helburua zatikatzeko asmo argiz egina gainera, lehen unetik eta publikoki. Europako bankuetan bategite olde baten haserako mugarri izan liteke. Eragiketaren %34 ordaindu behar duen Fortis galtza bete lan izaten ari da dagozkion 24 mila milioiak eskuratzeko. Santanderri 19.900 milioi dagozkio.
BURTSA. Criteria ezberdinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu