BURTSA. Denboralea baretzen

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Indarra galtzen ari zen atzo Kantauri itsasoa astindu duen denboralea eta, akzio azoketan ere, Erreserba Federalaren ezohiko neurriek eragin denboralea baretu egin zen atzo. Dolar mordoxka merkaturatzeak dibisa horren eskaintza handitzen duenez, erlatiboki balioa galtzea logikoa da. Ez zen hori Bernankeren helburua baina bai ondorioetako bat. Maximoen olatua hondartza urrunen batean lagata iritsi zen atzoko itsasgora ahula: 3.985 milioiren salerosketarekin, 75 puntu baino ez zituen irabazi Ibex-35ek (+%0,58): Santander (+%1,29) eta BBVAk (+%1,5) 27 eta 21 puntu gehitu zizkioten, hurrenez hurren. 13 gehiago bildu zizkion Repsol-YPFk (+%1,7) eta Colonial (+%15,31) txerritxoaren kurrinka itzelek 2,8 puntu soilik. Iberdrolak (-%1,98) 0,156 euroko dibidendua ordainduko du uztailean eta euroaren itsasgorak markak jartzen segitzen du. Europatik at irabazitakoaren balioa jaisten ari da beraz.

Viscofan. Salmentak %5-6 handituz, mozkinak %11-%14 handitzea da Nafarroako Viscofan (+%2,26) bildukingilearen helburua. Londresen inbertsiogileei emandako azalpenen arabera, 530 milioiko salmentak aurrikusten ditu 2008rako eta 50 milioi inguruko etekina. 2007an irabazitako 44 milioiak, 2006ko irabazia baino %47,5 gehiago dira. Salmentak %1,8 handituz lortu zuen emaitza hori, produktibitatea hobetu den seinale. 14,45 euroan da Viscofanen akzioa, urtarril amaieran 11,7 euroraino jaitsi ostean. Oso bilakaera ona, burtsan urtea nola doan ikusita..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.