Gasteiz etorbidean bezain aldatz txikian ibili ziren atzo, eguna ixtean, gure indizeak. Batetik Ameriketako Estatu Batuetako gasolina datuen eraginez petrolioa 68 dolarrerantz hurbildu delako; bestetik, Ibex-35 indizearen (-%0,05) kasuan, 15.000 puntuen mailak zorabio puntua eragiten duelako eta 16 akziok gora eta 18k behera eginda, zeregin gutxi dagoelako. Burtsan ez zen sprint esturik gertatu, baina ezta ihesaldi nabarmenik ere: Inmocaral eta Iberdrola konpainiek %1,5na pasa galdu zuten, FCC eta NH Hotelesek %1na pasa. Irabazietan, Repsol, Gas Natural eta ACS enpresak nabarmendu ziren %1etik gora irabazita. Baina akzio handienetan mugimendu txikiak izan ziren, ez zen goranzko joera sendorik izan. 3.622 milioiren salerosketa eman zen atzoko saioan ohiko merkatuan eta, buruan, Zabalganan paseora irtendakoak dabilena: mugak nonbaiten behar du bada.
Iberdrola . AEBetako CPV parke eolikoen sustatzailea bereganatu du Iberdrola konpainiak (-%1,5) 1.500 milioiren truke. Herrialde hartan egiten duen laugarren erosketa da eta Scottish Powerekin bat eginda, sortzaile eolikoen nagusitasuna sendotzea espero du.
Banesto.Banesto (+%0,11) 188 milioi irabazi zituen aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz epe berean baino %11 gehiago. Berankortasunean igoera txikia izan duela aitortu du Ana Patricia Botin buru duen bankuak, interes tasen igoeraren ondorioz.
BURTSA. Etapa amaiera laua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu