BURTSA. Gal eta irabazi ezin

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Menchu Gali agurra egiteko garaian, irabazi ezinda gelditu ziren gure indizeak, azken orduko hobekuntza eta guzti. Egiari zor, Europako gainontzekoak baino hobe moldatu ziren, %1 pasako galerak izan baitziren Suitzakoan ez gainontzekoetan. Baina margolanean gorria izan zen nagusi, bankuengatik, beste behin ere. Banestok %2 pasa galdu zuen eta Santander, BBVA, Popular eta Bankinterrek %1na pasa. Carlyle taldeko hedge fund batek hondoa jo ote duen zabaldu zen eta tonu iluna eman zion horrek burtsaren irudiari. Ibex-35 (-%0,44) indizeari (eta beraz Bilbao-2000ri) agur esatera doan Colonial (-%10,62), Tecnicas Reunidas ingeniaritza etxeak ordezkatuko du. Iberiak (-%4,12) petrolioaren koloreari erreparatu zion (prezioari ere bai noski) eta 4.233 milioiren salerosketarekin, Edurnezurik (-%0,81) egunaren ildo iluna baieztatu zuen. Argi printzarik ez zen ordea falta izan, Ferrovial (+%5,16), urrutira gabe.

Finantza krisia. S&P rating agentziak plazaratu du finantza entitateek 285.000 milioiko galerak izango dituztela, bere kalkuluen arabera, finantza krisia medio. Ikuskizun dago S&P eta antzeko rating agentzien lanak zenbateraino lagundu duen subprime hondamendian.



Iberdrola. Iberdrolaren (+%2,5) kapitalaren %0,22 blokeka broker itsuen bidez salerosi izanak, zurrumurru ugari piztu zuen atzo. Gas Natural (+%2,53) eta Repsol-YPF (+%1,71) ere kutsatu zituen mugimendu korporatiboen aukera horrek. EDFri so daude asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.