Nafarroako Gobernuaren osaketa dela eta nahikoa kezka eta zalantza izan da azken egunotan, baina gehienak alde batera utzi, zapi gorria jantzi, eta «Gora San Fermin!» oihuaren atzetik atera ziren nafar eta ez hain nafar gehienak, Barcinak botatako txupinaren atzetik. Eta burtsek ere beste horrenbeste egitea erabaki zuten nonbait: astean zehar izandako buru makurraldiak ahaztu eta gora begira jarri ziren. Ibex 35ak 15.000 puntutako muga gainditu zuen (+%1,01) eta Bilbao 2000 ere zapi gorria jantzi zuen (+%0,91).Acciona(+%3,06), Cintra (+%2,09) etaIberdrola, (%1,87) izan ziren merkatuetako Udaletxe Plazan xanpain gehien edan zutenak. Sogecable (-%3,9) etaSacyr (-%1,62), ostera, Iruñera ezin ailegatuta gelditu ziren, ez aurrera bai atzera. Negoziazio bolumena apala asteon, enpresen emaitzen zain baitaude inbertsiogileak. Datorren astean ezagutuko dira gehienak. Zapi gorria ondo lisatuta dute jada askok.
Sogecablek(-%3,9) ez du bat ere ondo hartu Mediaproren erabakia, eta bere kontra epaitegietara joatea aztertzen ari da. Hemendik aurrera futbol partidak bere kabuz kudeatu nahi dituela jakinarazi berri du Mediaprok, Sogecablerekin zuen akordio etenda. Futbolak pasioak eragiten ditu.
Adreiluaren sektoreahobeto kontrolatu nahi du CMNVk, eta higiezinen enpresak gertuagotik jarraituko dituela ohartarazi du. Kontabilitate aldetik «arrisku handiak» dituen sektorea delako hartu du neurri hori, Julio Seguro presidenteak azaldu duenez.
BURTSA. Gora San Fermin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu