Kantak legearen gaineran dio, enpresaren buruzagitzan esan zezakeen, hor dago gizona. Gainera, ona edo ez. Baina enpresak pertsonek osatuak dira, euren fobia eta filia guztiekin. Borroka luze batzuren amaiera ikusi zen atzo: Enel eta Accionako (+%3,07) buruzagiek, E.On saihestu eta Endesaren %92 bereganatu dute. Barclayseko buruek amore eman eta ABN Amrorekin () zuten bategiteko asmoa bertan behera laga dute. Subprime hipotekekin hiruhilekoan galerak izango dituzten Merrill Lyncheko adituek, Edurnezuriren (+%2,38) gaineko gomendioa hobetu berri dute. Erosteko gomendioa, alegia. Baina personak dira erabaki guztien atzean daudenak eta tronpa litezke. Dena den, atzo dirua erakarri zuen berriak Espainiako telekoaren akzio bila eta Ibex-35 goranzko bidean jarri zuen horrek. BBVAk (+%1,34) eta Banesto (+%1,07) nabarmendu ziren. Hirugarren hiruhilekoan galdutakoa berreskuratu du indizeak aste honetan
.
EBZ Europako Banku Zentralak osteguneko bileran interes tasak bere hortan uzteak, Euribor indizea jaistea eragin zuen atzo, zeina hipoteken erreferentzia izan ohi baita . Egun bakarreko datua baino ez da, baina joera aldaketa baten aurrean gaudela dirudi. Berri onak zorpetuentzat.
Iberdrolak (+%1,55) Gamesan (+%0,9) duen partaidetza zuzena handitu egin du, BBVArekin erdibana duen IBV korporazioari kapitalaren %25 erosita. Orain %18,25eko partaidetza du Gardoki kalekoak, Arabakoan. Konfiantza seinaletzat aipatu dute.