BURTSA. Ibilaldia euritsua lez
IgandeanIbilaldia euritsua gertatuko balitz lez ikusi liteke atzoko burtsako eguna: salerosketak, jendetzak, berezko balioa du. %0,87ko igoera izan zuen Ibex-35 indizeak (ikastolen festetan jendearen babesak izan ohi duena bezala), baina 2.247 milioiren akzioak 'baino' salerosten ez badira, negozioa txikia bada; alegia, nahiz eguraldi euritsuagatik izan, balantzea ezin da baikorra izan Ibilaldia batentzat, helburua diru bilketa baita. Wall Street lagun txerritxo ehiztariek erosketak hobetsi zituzten atzo, bai; baina bolumenean gutxitxo izan ziren aukeran. Bi erraldoietan, Edurnezuri eta Santander, ez zen aldaketarik izan: 19,06 eta 14,19 euroan gelditu ziren, hurrenez hurren. BBVA (+%0,2) ere apenas mugitu zen. Eta akzio txikiagoek eman zituzten pauso sendoenak: %3na pasa Ferrovial, Sacyr, Mapfre eta Tecnicas Reunidasen kasuan, %2nakoak Gamesa eta Grifolsenean. Gorritik, oso gutxi: Inditex (-%0,42) eta Telecinco (-%2,82) Abertis. (+%0,96) azpiegitura kudeatzaileak 75 urtean Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Pennsylvania Turnpike autopista kudeatzeko eskubidea bereganatu du, 8.300 milioi euroren truke. Citigroup eta Criteriak (+%0,43) enkantea irabazi duen taldearen %41,7 eta %8,3 dute hurrenez hurren eta Abertisek du, %50ekin, gehiengoa. 801 kilometroko autopista gune ekonomiko garrantzitsuan egoteak (Filadelfiatik Pittsburgh eta Bostonerantz jotzen du), Abertisen nazioartekotzea sendotuko du, bere kontzesioen batazbesteko epea 18tik 28 urtera handitzeaz batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu