Ibilaldia ospatu aurretik baino okerrago gelditu da Zubi Zaharra ikastola. Gure indizeek berdintsu amaitzea lortu zuten bederen. Sarritan, ez galtzea badela zerbait, alegia. Salerosketa eskasa (2.997 milioirena baino ez, Ibex-35 akzioetan) eta Gardoki kaletik etorritako notiziak izan ziren atzoko hizketagai nagusiak. 15.000 puntuei eutsi zien Ibex-35 indizeak eta arrisku kapitala ere bolo bolo dabil. Txina erraldoia ere bere dolarrak mugitzen hasi da ergo lurrikara eragin dezake. Edo ez. Atzo, %1eko gorabehera gainditu zuen bakarra Gamesa (+%1,03) izan zen. Popular (-%0,26) bankuak hedapena Portugalez haratago ez du ikusten eta ehiztariak aspertu ditu. Edurnezurik 16,66 euroan itxi zuen eguna eta badira zenbait hilabete inora ez doan ibilaldian ari dena. Esnatu eta maximoa ametsa izan dela gerta dakiguke eta, diotenez, asko dira horren beldur direnak. Amesgaiztoak izan badira. Urrutira gabe, Balmasedan gertatu da.
Iberenova. Iberenova, Iberdrolaren energia berriztagarrien alorreko enpresaren %20 burtsaratzeko bidean da, urteko azken hiruhilekoan. Saltzeko Eskaintza Publikoan (JEP) akzio berriak eskainiko dira, filialaren kapitala handitu eta hedapena sustatu asmoz. Scottishen arlo berriztagarria ere barne hartuko luke. Eragiketarekin, filialaren kontrola mantenduz, alor jakin horren merkatu balioa zehaztea lortuko luke Sanchez Galan buru duen enpresak. Hein batean, milurte hasieran Edurnezurik (+%0,36) Terra, TPI eta Moviles txerritxoekin egindakoa gogorarazten du.
BURTSA. Inora heldu ez zen Ibilaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu