BURTSA. JJ Jota

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Josu Jon (Imaz) jota badago, alderdikideen konfiantza ezagatik da. Burtsa indizeak ere horrela badabiltza, jota baino jotago, alegia, berdin. Telefonicak (+%2,42) Alemanian Freeneten sare finkoa erosteko galdeketa abiatuko du, diru iturri sendoak izateak ematen duen erabakitzeko eskubide eta askatasunarekin. Baina Edurnezuriz haratago, ipotxak, beldurrak eta zalantzak gehiago dira diru freskoa baino. 4.029 milioiren salerosketa izan zen Ibex-35eko akzioetan eta 1.348 izan ziren Telefonicarenak. Sacyr, FCC eta Colonial eraikuntza enpresek, Popular bankuak nahiz Antena 3 telebistak %1na pasa galdu zuten; Banesto, BBVA eta Santander bankuak %0,8na inguruko galerak jo zituzten eta dolarra 1,40ra bidean denez, exportatzaileek ere argi gorriak piztu beharko dituzte, lehiak gogorregi jo ez ditzan. Egoera honetan maileguak eta gordailuak garestituko direla kontuan hartzekoa da, inbertsio nahiz aurrezki erabakiei begira.

Hiru hilabete. EBZk 75 mila milioi eskaini dizkie enkantean bankuei, oraingoan hiru hilabeterako epean. Elkarri dirua uzteko beldurraren eraginez, bankuarteko gordailu merkatua berpiztu nahian dabil EBZ. Erreferentzia tasa jaistea, ordea, ez ei da aztertzen ari.



Gorakada. Euroa dolarrarekiko eta dolarretan salerosten den petrolio upela maximoak jo eta jo dabiltza. Horrek eragotzi du, oraingoz, euskal gasolindegietan prezioen gorakada handiagoa igartzea. KPIri ere mesede egiten dio inportazioen merkatzeak. Ez ordea exportazioei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.