BURTSA. Kafea 80 zentimoan

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
80 zentimoko kafearen bila joan ziren atzo asko eta, noski, topatu ezin. Bernankek etorkizun ekonomikoan dauden zalantzak eta egongaiztasunak argi plazaratu zituen eta Europa nahiz AEBetako akzio azokek saltzeari ekin zioten. Energia alorrak eutsi zion atzo Ibex-35 indizeari, 18 bat puntu eman baizizkion. Horrela, 54 galdu zituen, horietan 31 zuzen zuzen Santander (-%1,34) bankuaren jaitsieragatik. 3.477 milioiren akzioak salerosi ziren eta ZPk ere ez luke asmatuko jada Endesaren (-%0,27) akzioak zenbat balio duen, eskaintza publiko eta erosle bakoitzaren ahotan. Jaitsi arren, 40 eurotik gora egin du lo Espainiako argindar enpresaren akzioak. Repsol-YPFk (+%1,38), atzo bai, irribarrez erantzun zion petrolioaren garestitze berriari (66 dolarretik gora joan zen Brent). Zapaterok ziur badakiela petrolio upelaren prezioa zein den. Horrek ez du esan nahi egunero basokada petrolioa esnearekin hartzen duenik, noski.

Iberia. Texas Pacific Group Iberiaren (+%2,37) Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) bat prestatzen ari omen da. Enpresaren truke 4 mila milioi eskainiko lituzke eta, ziurrenera, eskaintza hobetzera behartuko luke Iberiaren %10 bere duen British Airways.



Volkswagen. Porschek Volkswagenen (-%2,64) duen partaidetza %30etik gora handitu du eta Alemaniako legeak behartuta, Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) negargarria egin du: akzioko 100,92 euro eskaini ditu eta Frankfurteko azokan, atzo, 110,5 euroan zen akzioa.a testua testua testua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.