BURTSA. Katarroa bai

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Nafarroa Bai haserre eta Ibex-35 sudurra gorrituta, katarroa baieztatu nahiko balu lez. Bezperan erosketak nagusitu baziren, atzo salmentak indar handiagoa izan zuten. Joera aldaketa ez da ematen erraza eta, oraindik ere, higiezinen enpresak eta, zeharka, bankuak dira zalantza gehien eragiten dituztenak. Purista jarrita, ulergarria ere bada. Bankinter (-%1,76) bankuaren arabera etxebizitzak %8 garestituko dira aurten Espainian. To erakundeen jarraikortasuna. Komeni, bederen, komeni zaiela ziur. 4.639 milioiren salerosketa izan zen, ia laurdena, 1.108 milioi, Santanderren (-%2,28) akzioetan. Edurnezurik (-%1,04) 840 milioiren akzioak mugitu zituen baina FCC, Sacyr eta Ferrovial adreiluaren hiruko ausarta izan ziren %2na pasa galdu zutenak. Egiari zor, Europako joera gorria izan zen atzo eta baita Wall Streeteko lehen orduetakoa ere. Nahitaez jasotzen den bozka horien antza du, alde horretatik, AEBetako epaiak

.

Colonialen (-%3,85) presidente den Luis Portillok BBVAn (-%1,33) duen partaidetza %2ra handitu nahi duela jakinarazi du. Egungo zuzendaritzari babesa agertzeaz batera egin ditu adierazpenok. Sacyr (-%2,52) ongi gogoan daukate San Nikolasen.



AEBen eragina. AEBetako 10 urterako zorrak %5,21 ordaintzen du jada eta bertako akzio azokak astintzeko nahikoa arrazoi bada hori. Dena den, beti dago begi baikorrak dituenik: Miguel Fluxa enpresariak ACSren (-%0,65) %5 bereganatu du, 850 milioiren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.