Kobetamendin bezala, denetariko estilo, jende eta taldeak pilatzen dira burtsan. Emaitzak lortzeko arriskuak hartzeko prest egon behar da eta 4.031 milioiren akzioak mugitu ziren atzo ohiko merkatuan, burtsako maldan gora eta behera. 8.460 milioi, blokeka salduak ere kontuan hartuz gero. Txalotuenetan izan zen rocker zaharrenetakoa, Edurnezuri (+%1,16); dena den, otsaileko prezio bertsuetan dabil oraindik ere, 16,6 euroz azpitik. Zenbaki beltzetan Colonial eta Iberia bikotea izan zituen lagun, %1na pasako irabaziekin. Red hot ibili eta gorriak ikusi zituztenak Ferrovial (-%2,25) eta %1na pasa galdu zuten FCC eta Enagas izan ziren. Talde Ã’metalikoenaÓ, Acerinox (+%0,27) erritmo lasaian eta banku erraldoiak ere, %1era iritsi ez ziren igoeren erritmoan dantzatu ziren. Berri makroekonomiko garrantzitsurik ezean, garagardo edan lasaia eta Bankinterren (=) akzioak boskoiztuko dituen splita ere mintzagai izan ziren
.
Almirall (+%7,14) laborategien akzioa burtsan da jada. Fitipaldi batek legez, ziztu bizian heldu die irabaziei. Minutu gutxitan %10 irabazten ibili ondoren, 14 euroan merkaturatutako akzioak 15 euroan itxi zuen eguna atzoko saioan.. Almax botikaren ekoizlea da Almirall.
Solariak(+%8,82) bigarren egun eguzkitsu bat eskaini zien atzo akziodunei. 12,95 euroan itxi zuen eguna eta 6 milioi akziotik gora salerosi ziren gainera, 78 milioi euroren bueltan. Atzo Ibex-35 indizeko 11 akziok soilik gainditu zuten salerosketa kopurua.