BURTSA. Krisi berriztagarria

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Inoizko burtsaratze handienaren protagonista izan zen Iberdrolaren Renovables (-%2,83) filiala. Laister Ibex-35eko (-%2,27) kide izateko hautagai garbia da, baina Iberdrolak (-%2,75) ez zuen erditze egunarekin asmatu. Arrazoia, finantza krisiaren inguruko beldurrak, berriztagarriak oso. FTSE 100 Londreseko burtsak ere %3 pasa galdu zuen, 2003tik izan duen galera handiena. Gurean Sacyr (-%5,47), %4na pasa galdu zuten Inditex, Ferrovial eta Colonial eta %2na pasa galdu zuten bi erraldoiak nabarmendu behar. Ibex-35eko tropelean, Red Electrica (+%2,16) ez beste guztiek gorrira jo zuten eta nazioarteko bankuetan Lehman Brothersek, kasu, %13ko mozkinen jaitsiera aurkeztu zuen. 4.521 milioiren salerosketa izan zen, eta bistakoa da krisi hotsa, haize erroten besoak bezala, bueltaka dabilela. Eta hori guztia gutxi balitz, EBZk berriro esan du, interesak igotzeko prest dela KPIren kontrolerako beharrezkoa bada. Tumatxa

.

ACS enpresak (-%2,31) %40 handituko du urtarrilan banatuko duen dibidendua, akzioko 0,75 eurokoa. Criteria (-%1,35) holding-ak berriz, burtsaratu zenetik lehenengoa izango dena banatuko du: akzioko 3 zentimo. Burtsaratu zenetik 15 zentimo galdu dituakzioak.



Pastor(-%2,07) bankuak 3 hilabeterako gordailua atera du %5,61 pasa ordainduz. Zeltiak (-%2,26) berriz, Neuropharma filiala burtsaratu nahi du. Berriok ez dute elkarrekin zerikusi zuzenik, baina biak hala biak dira adierazgarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.