Laino gainean dantzan? Egun oskarbi batean? Ez gara, bada, Heidi. Gaur hitzegin behar du Trichetek, eta zernahi egiten duela, inbertsiogileen kezka mantendu edo handitu egingo du, interes tasak igo edo mantentzen dituen arabera. Mantendu egingo ditu, baina segundo bakarrean galtzen den konfiantza, edo oreka, ez da segundo (erabaki) bakarrean berreskuratzen. Dirua urri da banku arteko merkatuan. Akzioak dituenak sal ditzake, txerri ehiztariak eskopeta prest du eta Wall Street AEBetako higiezinen datuek amiltzen badute, laino gainean dantza gaudela uste eta geu ere gain behera goaz. 3.612 milioi euroren salerosketa. Danbateko orokorra. %2na pasako galeretan blue chip-etan (Endesak (+%0,03) utzi dio, noski, ligaxka horretan jokatzeari). Sacyrrek %5,8 galdu zuen eta %3na pasa Acciona, Abertis, ACS, Bankinter, Ferrovial, FCC, Iberia eta Fenosak. Etxebizitzen eraikuntzaren lainoa dantzalekutzat hartzearen ajeak.
AEBtako etxe salmentak. AEBetan hitzartuta dauden etxebizitzen salerosketak, 2001eko mailarik apalenean daude eta %16ko jaitsiera izan dute azken urtean. AEBetako ekonomiari etxeen prezioak emandako bultzadak etena izango du. Kontsumo amerikarra murriztu egingo da ziurrenik eta dolarrak ahultzen jarraitu dezake (zer esanik ez EBZk interes tasak igoko balitu). Baina gurera etorrita, gakoa maileguen hazkunde tasan dago. Bankuek finantzatuko ote dituzte eragiketa berriak, euren arteko errezeloak daudenean egonda ? Trichetek berak ere moteltze bat eskertuko luke akaso...
BURTSA. Laino gainean dantzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu