BURTSA. Marka bat eguneko

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Egun bakoitzak marka bat dakar; Ibex-35 indizeak asteon hiru jarri ditu eta maximo historiko berri bat jarri du, 14.900 puntuetatik hurbil. Gamesaz (+%3,68) gain, Cintra (+%2,98) eta %1na pasa irabazi zuten FCC, Gas Natural, Fenosa, Mapfre eta NH Hoteles izan ziren eguneko protagonistak. Blue chip-en ahotsak baxutik mugitu ziren, goranzkoak bai, baina gorabehera gutxirekin. Endesak (=) eutsi baino ez zion egin eta Acciona (-%1,79) izan zen taldeko emaitza txarrena lortu zuena, akziodunen barne gatazkan jarraitzen duen Metrovacesarekin (-%1,75) batera. Komunikabideen sektoreak ez du itxura onik, iragarkietan %6 gehiago saldu arren %0,58 galdu baizuen Telecincok. Gainontzean, EBZk bere bideari eutsi diola ikusi arren erosketek indartsu jarraitzen dute. HSBCk AEBetako higiezinen merkatuaz egin ohartarazpenak ere ez du inor epeldu, itxura batean. Lagunok, ni ez naiz hain baikorra, baina... markak hor daude.

Gamesa. Energia berriztagarriei abantaila fiskala murriztuko diete, baina atzeraeraginik gabe. Hala eskatuko dio behintzat CNE Espainiako Energia Batzordeak gobernuari. Horrek Gamesa (+%3,68) mesedetu du, instalazio eolikoen sustapena lagunduko baitu.



Unicaja. Berriki Alicia Koplowitzek egin bezala, Unicaja Andaluziako aurrezki kutxak ere sendotu egin du Iberdrolan (+%0,31) zuen partaidetza. Sanchez Galan buru duen enpresaren kapitalaren %1,94 du orain bere esku, 613 milioi inguruko balioa duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.