Erakustazoka Bilbotik Barakaldora aldatu zenez, Max Center, maximoen gunea, Bilbora etorri dela esan daiteke. Ez Eroskik Barakaldon duena aldatu delako, guztien (edo gehienen) maximoa izan zelako atzokoa. 35 akzioetatik Ibex-35 30 joan ziren beltzera, 5 baino ez ziren zenbaki gorrietan kulunkatu. 153 puntu irabazi zituen SIBEko indize nagusiak eta «blue chip»-ek puntuak jarri zituzten, eraikuntza enpresek igoera nagusiak. Hala, Edurnezurik (+%1,56) 36 puntu gehitu zizkion eta %0,9na irabazi zuten Santander eta BBVAk, 23 eta 18 puntu. Iberdrolak (+%1,11) 15 puntu. Indizeari Ferrovialek (+%3,2)8 puntu etaACSk (+%2,86) 14 ematea, bada zerbait. Beldurrarena ez beste edozer da atzoko indizea. Europan Alemaniako Dax eta Stockholmeko OMX izan ziren onenak, gure indizeekin, %1na pasako igoerak gaindituz. Wall Streeten baikortasunaren maximoa izan zen eta, salerosketa, 3.845 milioirekin, portatu zela esan behar.
Peugeot. CAC-40an %2na pasa irabazi zuten EDF, Alcatel eta France Telecomek. Baina Peugeoten (-%4,63) bilakaera izan zen deigarriagoa. CAP 2010 egitasmoa aurkeztu zien atzo Eiffrage presidenteak akziodunei; lau lan ildo nagusi finkatzen ditu datozen urteetarako, produktu eta zerbitzuen kalitatean, produktibitatean eta kostuen murrizketan indar egiteko. Baina, itxuraz, burtsak ez zuen oso ongi hartu. Europako merkatuen artean, Alemanian galdutako zatia berreskuratzea izango du lehentasun. AEBetan General Motors eta Italian Fiat ikusita, ez dute lan makala.
BURTSA. Max Center Bilbora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu