Burtsan etorkizuneko mozkinak, esperantzak (matematikoak eta besteak) neurtzen dira nolabait. Gorabeherak izan daitezke esperotako mozkinetan, bistan da, baina beti dago baikortasunerako joera bat. Urteetan Bilbon linearik egin ez bada, geroz eta gertuago egon behar du hirugarren, laugarren eta hamaikagarrenaren hasierak. Atzo esperantzarako, erreboterako eguna izan zuen Ibex-35 (+%1,69) indizeak eta akzio nagusiak bat etorri ziren indizea bultzatzeko. Egur handi samarra jasoa duten Bankinter (+%5), Popular (+%2,75), Sabadell (+%3,1) edota BBVA (+%1,75) bankuez gain, %6na pasa irabazi zuten Mapfre eta Sacyr ere aipatu beharko. Edurnezuri (+%1,39) ere irribarretsu agertu zen. Gaur Erreserba Federalak interes tasak jaisteko aukera badagoen arren, joan den astekoa Jerome eta SGren (+%10,42) aferari egozteak kezkak amini bat gutxitzen ditu. Noizbait iritsiko da hamaikagarren linea, nola ez.
Vueling (+%22,21) hegaldi konpainia Clickair lehiakidearekin (eta besteren batzuekin) bat egiteko harremanetan dagoela baino ez du baieztatu Josep Pique buru duen Kataluniako enpresak. Kurrinka itzelak eragiteko gauza izan zen kotizazioari berrekin zionean.
AFMkikerketa abiatu du, Societe Generaleko (+%10,42) kontseilukide Robert Dayk, urtarrilak 18 ostiralarekin 40,5 milioi euroren salmentak egin izana argitzeko. Jerome Kervielen afera haizatu aurretik, doi-doi. Kasualitatea? Iruzur kiratsa du.
BURTSA. Metroaren enegarren linea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu