Ameriketako Estatu Batuetako BPG Barne Produktu Gordina azken lau urteotako martxarik motelenean hazten ari da. Hala erakusten du atzo jakitera emandako datuak. Ergo inbertsiogileek erosketetara jo zuten ahal bezain azkar, egoera horretan Bernankek interes tasak igotzea ez delako oso litekeena. Eta ez ditu igo, bere horretan mantentzea erabaki zuen atzoko bileran, oraingoz behintzat. Herrialde hartan energia eolikoan akordioa lotu duen Acciona konpainia(+%3,08) nabarmendu zen bereziki atzoko saioan, ohiko merkatuan 4.027 milioiren akzioak salerosi ziren egunean hain justu. Repsol-YPF (+%2,33) eta %1eko irabazia ozta ozta gainditu zuen BBVA izan ziren blue chip eskatuenak. Aukeraketa egin beharra dago ordea, Eurogunean oraindik gelditzen den interes tasen igoerak ez baitie guztiei berdin eragingo. Ez seguruenik.Goazen motel beraz, presa dugu eta.
YPFren salmenta. Repsolek Argentinan duen filialaren %25a ez da 2008ra arte salduko. Hala jakinarazi du YPFren akzio horiek erostekotan dabilenPetersen konpainiako buruak. Petrolio konpainiaren laurden bat hamabost egunen buruan salduko zela ziurtatu dute Argentinako komunikabideek.
AEBetako interes tasak. %5,25ean jarraituko dute AEBtako interes tasak. Hala erabaki du Erreserba Federalak, herrialde hartako ekonomia neurria ari delako hazten. Orain urtebeteko maila berean daude tasak.
BURTSA. Motel 'ergo' azkar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu