BURTSA. Nortekoa vs. iparraldekoa

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Iparraldeko trenek ez dute zerikusirik Norteko ferrokarrilarekin. Lapurdin grebagatik trenak geldi; Bizkaian AHT atzera buelta barik. CAC-40 %0,89ko galeretan eta Bilbo-2000 nahiz Ibex-35 %0,5 inguruko irabazietan, maximoan. Norteko geltokian argindar enpresen bultzada izan zen, Bizkaiko Iberdrola (+%1,66) eta Espainiako Fenosarekin (+%0,98). Gasoilaren maisu Repsol-YPF (+%3,2) bidaide ona izan zuten. Iparraldetik iparralderago aldiz, CAC-40an, Alcatel, Bouygues, Cap Gemini, Dexia, Saint Gobain nahiz Vallourec %2na pasako galeretan murgildu ziren, greba minez edo. Gasoil hornitzaile Totalek %1,37 galdu zuen. Gorriak nagusi Pariseko kaleetan nahiz burtsako arbeletan. Gamesa (+%0,35), BBVA (+%0,17) nahiz Iberdrolak gora egin arren, Edurnezuri (+%0,54) da Espainian erregin. Erregetza Italiara ere hedatu nahiak Brasilgo agintariak ere adi jarri ditu. Ibex-35eko txarteletan 5.251 milioi mugitu ziren atzo .

Repsol. Repsol-YPFk Gas Naturalen (+%2,19) %31 bere esku du. Partaidetza salduko ote duen zurrumurruak petrolio enpresaren akzioa bultzatu zuen, YPFren burtsaratzearekin batera, inbertsio berriak edo zor murrizketarako dirua biltzen lagunduko liokelako.



Santander. Santanderrek (+%0,35) kaudimena sendotu beharra du. Akzioetan bihurgarri den txikizkako zor bihurgarriarekin hasi zen eta handizkarientzako menpeko zorraren jaulkipen handi bat egin berri du: 10 urterako 4 mila milioi jaso zituen atzo, Euribor + %0,9ko prezioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.