BURTSA. Oporretara (ez itzultzeko)

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
CNMVko buru Manuel Conthek dimisioa eman zuen atzo. Endesaren (-%0,1) Erosteko Eskaintza Publikoaren (EEP) kudeaketaren kritikak, presio politikoak eta, ziurrenik, Moncloaren babesik ezak nekatuta, oporretara joan da Conthe, itzultzeko asmorik gabe. Salerosketa bolumena itzela izan zen halre, 4.173 milioirena: Edurnezurik (+%0,79) 929 milioi eta Endesak berak 844 milioi mugitu zituzten. Wall Streeten zalantzei muzin egin zieten gure indizeek eta, oraingoz, 2007 urte ona izateko bidean da, txirristak txirrista. Iberdrola, NH Hoteles eta Inditex %2na pasa igo ziren. Gardoki kalekoaren kasuan, barne mugimenduak izan litezke tarteko. Bancajak %2,15era handitu du bere partaidetza. Gas Natural (+%1,71) eta Repsol-YPF (+%0,16) ere ezkongabetzatik dimisioa ematear leudeke zenbaiten ustez. Eta ezkontzaz ezkontza, bazkariz bazkari, oporretan gizentzeko arrisku handia dago. Ondoren, odolkiena etorriko da.

Etxebizitzak. Likidotasuna eta nolabaiteko prezio gardentasuna dira burtsakoek, beste zenbait aktiborekiko duten alde nabarmenena. Espainiako Fotocasa.es atariaren arabera, salgai dituen 212 mila etxebizitzetatik %2,3k prezioa jaitsi zuten martxoan.



Clinica Baviera. Funts kotizatuen bidez indizeen bilakaera berdindu, dibidenduak jaso eta dibertsifikazioaz profitatzeko aukera dutenetik, geroz eta estuagoa dainbertsiogile txikiek burtsan duten tartea. Handizkarien kontu bihurtzen ari da. Gaur, hori bai, Clinica Baviera burtsaratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.