BURTSA. Orkestra, greban

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
AEBen haize edo sokari jarraitzen diete sarri gure indizeek. Atzo, Wall Streetek salmenten perkusioa eragin zuen eta EOS greban dagoen bezala, inbertsiogileak ere halatsu jarri ziren. Ibex-35ak (-%0,27) , 14.500 puntuetatik gora ibili ondoren, 200 puntu beherago itxi zuen eguna. Acerinoxek (+%3,02) beste inork baino hots goxoagoa atera zuen, Gamesak ere %2,67 irabazi zuen eta %1na pasa Banesto eta NH Hotelesek. Edurnezurik (-%0,6) bere ohiko zuzendari rola jokatu zuen, salerositako 3.254 milioietatik 776 izan baiziren bereak. Acciona (+%1,21) ere tonu egokian jardun zen, Endesan (+%0,32) egindako inbertsioak mila milioiko gainbalioa pilatu baitu jada. 37,99 euroan kokatu zen atzoargindar enpresa eta E.Oni (-%0,35) 40 euro eskatzeko prest da Entrecanales. Eurostoxx-50 indizean, Axa aseguru etxea eta Alcatel nabarmendu ziren, %2na pasako galerekin. Musikari onenak greban egonda, ezin soinu onik lortu.

Zeltia. Zeltia (-%7,98) Galiziako bioteknologia enpresak aste honetan jakingo du Yondelis bere sendagaia Europan merkaturatzea baimentzen dioten edo ez. Azken astean igoera bortitzak izan ondoren, 6,80 eurora itzuli zen akzioa. Zalantzak agerikoak dira.



Bankuen urtemugak. Santander eta Bilbao bankuak sortu zirela 150 urte betetzen dira aurten. Santanderrek munduan dituen 130.000 langileei 100na akzio banatzea erabaki du, urtemugaren ospakizun lez. Atzoko preziotan, 1.418 euroko oparia langileko; kapitalaren %0,2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.