BURTSA. Pasaban pasatu ezinda

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Gure indizeek goranzko bidea hartu zuten saioko azken orduetan baina Edurne Pasaban pasatu ezinda gelditu ziren, goizean goiz 8.000 metrotik gora baitzebilen tolosarra. Oxigenozko laguntza Wall Streeten bilakaera onak ekarri zuen (Dow Jones maximoen tontorrean ibili zen) baina, aspaldian dolarrari eusten zion soka, eten ez bada, tenkatzen ari den goma bat da. Ibex-35 15.000rako atean paratu zen, 3.732 milioiren salerosketarekin eta %3na pasako igoerak egin zituzten Iberia, Antena 3, Sacyr, Acciona eta Bolsas y Mercadosek. %2nakoak ACS, Gas Natural eta Iberdrolak eta Edurnezurik %1,98 irabazi zuen. Dirua itzuli egin zen akzio azokara eta AEBetako langabezia eskarien jaitsiera izan zen atzoko berri nagusia. Arrisku handiko hipoteken inguruko zalantzak ez dira, oraingoz, AEBetatik at hedatu. Cintra (-%2,01) izan zen kaltetuena, Italiako epaitegi batek kontzesio bat kendu diola eta.k gure burtsan duen eraginarekin.

Iberia (+%3,94) Texas Pacific Group eta British Airways buru dituen taldearen eskaintza berri bat entzuteko prest dago, kontabilitate liburuak ikus ditzan baimena eman baitie. Plan industriala ere entzun nahi du Espainiako aire garraio enpresak.



La Caixa eta Banja.Euren zorro industrialak burtsaratzeko planak dituzte, gutxienez, LaCaixa eta Bancaja aurrezki kutxek. Berezko baliabideak aurrezte aldera, partaidetza industrial eta finantzieroak holding bakarrean bildu eta, kontrola mantenduz, zati bat salduko dute.



Euroa. Dolarraren ahulezia, pixkanaka ematen den heinean, ez da ezegonkortasun handien eragile izango. Baina bistakoa da 1,37raino iritsi dela 0,80ko maila probatu duen euroa. Edozein unetan AEBetan erosketa oldea eragin dezake egoera honek, Europatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.