Jakina da konfidantza galtzen denean gauza funtsezkoa galtzen dela. Berdin Realeko bazkide izan edo enpresa jakin bateko akziodun. Hirugarren egunez jarraian, salerosketa itzela eta galerak nagusitu dira gure akzio azokan. Burtsa gainbehera doa eta mailari eutsiko dion esperantza gutxi dute Ã’bazkideekÓ, Realekoen gisan. 8.007 milioiren akzioak salerosi ziren atzo Ibex-35eko (-%1,29) akzioetan ohiko merkatuan: 1.561 milioi Endesaren (+%0,89) akzioetan, 1.491 Santanderrekoetan (-%2,07), 1.463 milioi Edurnezurirenetan (-%1,23) eta 992 milioi BBVArenetan (-%1,52). Repsol-YPF eta Iberdrola blue chipek ere %1na pasa galdu zutela kontuan izanda, ia guztia esanda dago. Zorpetu eta energia enpresetan inbertsiogile gisa sartu ziren ACS eta Sacyr ere %1na pasa galtzen atera ziren, noski. Ozta ozta 14.000 puntuen mailari eutsi dio Ibex-35ek, baina datozen egunak funtsezkoa izango dira joerak zehazteko. Eta ez soilik Europan
.
Azkoyen. Azkoyen (-%1,23) euskal enpresaren iazko mozkinak 2005ekoekin alderatuta %51 gutxitu dira, milioi bat euro ozta ozta gainditzeraino. Salmentak %15 handitu arren gertatu da hori; antolakuntzan egiten ari den doikuntzen gastuek eragin dute emaitza kaskar hori.
Telefonica. Edurnezurik 6.233 milioiko irabaziak lortu zituen iaz, inoizko gehien eta %40ko hazkundea 2005eko emaitzekiko. Telefonicak Erresuma Batuan O2 eta Txekian Cesky erosi izana dira, TPIren salmentarekin batera, mozkin handi horien arrazoi nagusiak.