BURTSA. Sar diru freskue!

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Garai bateko sardinak nola, diru gordailuak eskainiko dituzte banku zentral nagusiek, berme egokien truke. Banku arteko likidezia kili-kolo dabilenean, Santurtzitik Bilborakoen alaitasun berarekin Trichet, Bernanke eta enparauek diru freskoa sartuko dute banku arteko merkatuan. Bankuek kolaterala berme gisa emanez, 200.000 milioi izango dituzte eskuragai Erreserba Federalean. EBZk egiten dituen enkanteen antzekoak jarriko ditu martxan Bernankek. Burtsak pozez lehertu ziren eta, bereziki, bankuak: Bankinter eta Popular %5na pasa, BBVA eta Sabadell %4na pasa eta Santander nahiz Banesto %3na pasa igo ziren. Giro alai horrek Edurnezuri ere (+%1,76) kutsatu zuen eta eraikuntza nahiz energia enpresak poztu: Sacyr (+%8,6) eta Ferrovial (+%6,62) edo Iberdrola (+%5,48) eta Gas Natural (+%4,36) ibaian gora berna politak erakusteko moduan zetozen atzo. 4.987 milioiren akzioak salerosi ziren.

Ferrovial. Ferrovial (+%6,6) atzo gehien igo zirenen artean zen. Merkatuko joera onaz gain, berezko faktore batek ere eragin zion: Erresuma Batuko aireportuetan tasak igotzea onetsi dio Ferrovialen BAA filialari aire garraioaren ardura duen erakundeak.



Colonial. Colonialen (=) foiletoia amaitzear da. Atzo kotizazioa etenda egon zen, baina, itxura guztien arabera, kapitalaren %63 inguru duten akziodunek saldu diote jada euren zatia Dubaiko ICD funts publikoari. Iazko urtarrilean 6 euroan zegoen, eta 0,98 euroan dago egun Colonial.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.