Paktu politikoetan, bategiteetatik lortu litezken onurak, sinergiak bilatzen dira, minimo batzuen barruan. Enpresen salerosketan, antzera: 1.030 milioiren sinergia edo aurrezkiak lortuko omen lituzke Santanderrek (+%1,31), ABN Amro (-%0,8) bazkideekin batera bereganatuz. Kontuok ABNk Italia eta Brasilen dituen bankuei erreparatuta atera ditu Botinek. 10 mila milioiren kapital eta ia kapitala jaulkiz egin nahi dio aurre, bere kasuan 19 mila eta, orotara, 71 mila milioikoa litzateken eragiketari. %1,31 igo zen akzioa, 694 milioiren salerosketarekin. Horri Edurnezuriren (+%0,72) iigoera batuz, ez dago AEBetako txikizkarien datu onera jo beharrik indizeen gorakada berria zuritzeko. Nafarroako gobernuan edo Euroguneko bankan, sinergiak errazago non azalduko diren, ez dago samurra antz ematen. Salerosketa 3.918 milioirena izan zen atzo. Momentuz, errenta finkoan zauritutakoek ez dute aldakorrean hildakorik eragin.
Baron de Ley (+%1,25) ardogilean ia %8k partaidetza du oraindik Miguel Sanz buru duen Nafarroako kutxak eta %5,1pasakoa Aberdeen Eskoziako inbertsio taldeak. Aldiz, %28,6ko partaidetza du enpresaren presidente ere baden Eduardo Santos Ruiz akziodun nagusiak.
NH Hotelesen(-%1,06) ordez Ibex-35 indizean sartzeko aukerak handitzeko ari zaizkio BMEri (-%0,36), ekaineko berrikuspenari begira. Bategite oldeak burtsaren jabe eta kudeatzailearen balio handitzea ekarri du, salerositako bolumena ere handituz.
BURTSA. Sinergiak nonahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu