Dakidan bakarra da ez dakidala ezer. Horratx, burtsari begira gaudenok geure burua sokratiko aitortzeko dugun aukera eta, kasik, betebeharra. Ibex-35aren beste maximo historiko bat. Zergatik? Nolatan? Zertarako? Azalpenak ematea matematikoki posible izan liteke (halakotik hainbeste salerosi zen, halako prezioan eta beste). Baina espero al daiteke gorabeherei aurrea hartzerik? Nola? Azpiko aktibo gehiago izanda, indizeen ispilu diren funts kotizatuei begira jarri eta erretreta hartzekotan gaude. Dibertsifikazio handiagoa eta buruko min gutxiago. Nola azaldu atzo Iberdrolaren akzioa %5 igotzea, indizeari 47 puntu gehituz? Ferrovial %4,48garestitzea, indizeari 11 puntu emanez? Eta berdin BBVA (+%2,8 eta 51 puntu) edoSantander (+%1,69 eta 40 puntu). AEBetako enpresen mozkinak ongi dabiltzala? Ongi da, baina ikusita ere sinesten lanak dituzte hainbat gauzak. Hain onak al dira benetan?
Sacyr. Sacyr (+%0,4) Eiffage (+%1,11) eskuratzeko prest da. Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) garbia izan den aztertzen ari ei da AMF baina, lehendik duen herenari, diotenez, %18 gehitzea ziurtatu du Espainiako eraikuntza enpresak zenbait lagun baliatuz. 13 mila milioi balio dituen Sacyrrek, ia 10 mila milioi balio dituen Eiffage bereganatzeko pauso zuzena eman du egungo prezioaz (107 euro) azpiko EEParekin (104,69 euro). Roverato presidenteak mespretxuz txarretsi du Del Rivero. Baina espainiarrak gehiengo absolutua gertu, bozketa aro honetan.
BURTSA. Sokratikoak gu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu