Nafarroako euskararen legea aldatzeko garaian, zein txerritxori tiroka ekin jakiteko, non egon asmatzea funtsezkoa da. Inbertsiogileen gehiengoak zer bozkatuko duen aurrez esatea zaila da, ordea. 2.750 milioiren salerosketarekin, garbi dago igoerek ez dutela gehiengo absolutua lortzeko argudiorik azkenaldian. Kontrakoa ere egia da, ordea: enpresen mozkinak amiltzen ez diren bitartean, akziodunak oporretara lasai abia daitezkeela dirudi, Txentxo Jimenezen gisan. Petrolioa garesti dago, ordea, eta Nepaletik arrapaladan bueltatzea ez da, ez samurra, ez merkea. Frankfurten, behintzat, ez da ezustekorik izango eta interes tasak ez dira aldatuko. Hori bai, parlamentuetan bezala, hitzei erreparatuko zaie, esaldiei eta esamoldeei; Trichetenei noski. Dena den, 14.000 punturen talaian, Ibex-35ek eremu ez euskaldun deiturikoan dagoen baztandarra dirudi. Erosketak egiterakoan bederen, tentuz ibiltzea gomendagarria da.
Enagas. Enagasek (-%0,82) %15 handitu du mozkina (ia 65 milioi) aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoarekin alderatuz. %3ko dibidenduarekin, azken urtean 18 eta 21 euro artean mugitu da. Lasaitasuna nahi duenak, oporrak Izaban eta diruak Enagasen, beraz.
Higiezin enpresak. Higiezinen enpresek euren zorrak birnegoziatzeko zailtasun apartekoak dituzte krisi garaiotan. Colonialen (+%1,02) zuzendaritzan banku hartzeko dunak kokatu dira, adibidez. Martinsa Fadesak (=), ordea, 4.000 milioiren zorra berritzea lortu omen du. .
BURTSA. Txentxoren oporrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu