BURTSA. Uda mudan

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Udan mudantza izan da, ez egin duen euriagatik bakarrik, merkatuetako baikorkeriak eten bat izan duelako baizik. Duda-mudak, zalantzak, handitu egin dira finantza merkatuetan eta, nagusiki, finantza sektorean. Likidezia arazoak izan ditzakete hainbat inbertsio funts eta finantza bitartekarik, eta jada gertatu dira lehen zaurituak. Ez dira azkenak izanen. Kredituaren murrizketa zenbatekoa den arabera, gainontzeko sektoreetara ere heda daiteke kontua. Oraingoz, garbi dago zorretan sartzea garestitu egingo dela. Hortaz, zor gehien dutenak edota luze gabe zorra berritu behar dutenek, gorriak ikusiko dituzte. EBZren buru Trichetek ere gorriak ikusiko ditu, ostegunean, egiten duena azaltzeko. Ez igotzea da probabilitate handiena duen gertaera. Burtsa indizeek eutsi egin zioten atzokoan. Dena den, jai eguna zen AEBetan ,eta bolumen eskasak (1.821 milioi) esangura kendu zion eguneko emaitzari

.

Telecinco. Telecincoren (-%0,72) ikusle kuota %20az azpitik kokatu da bigarren aldiz, uztailan, Espainiako telebisten lidergoari eusten dion arren. Dibidendu handia ordaintzen duela-eta, azken asteetan gomendio positiboak jaso ditu akzioak.



Sacyr. Sacyr (-%0,62) eraikuntza sektoreko enpresatzat jo arren, zorpetze bidez Repsol-YPFn (-%0,11) eta, beraz, petrolio sektorean dabilen enpresa ere bada. Lehen seihilekoan 603 milioi irabazi baditu, 543 milioi datozkio Eiffage eta Repsolen partaidetzetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.